Manifestua (EU)

 

IKERKETA HISTORIKOAREN JUDIZIALIZAZIOAREN AURKAKO
ETA FRANSKIMOAREN KRIMENAK EZAGUTZEKO
ESKUBIDEAREN ALDEKO MANIFESTUA.


Fernando Mikelarena Peña historialariaren aurka aurkeztutako kereila kriminalaren berri izanik, Jaime del Burgo Torres jaunari buruzko aipamenak direla-eta ustezko irain eta kalumnia larriak egiteagatik, manifestua sinatzen dugun historialariok hau adierazten dugu:

  • Elkartasuna adierazten diogu Fernando Mikelarenari, ibilbide luzeko historialaria.
  • Gure ustez, ikerketa historikoek historiografiarena beste iritzirik ez dute merezi, hau da, horietan erabilitako aparatu kritikoari buruzko balorazio zorrotza eta horietan sortzen diren ondorioen haztapena.
  • Zeregin historiografikoaren judizializazioa arbuiatzen dugu Mikelarenak ikertutako gertaerak duela 85 urte gertatu zirela kontuan hartuz. Ez da kasu isolatu bat. Azken egunetan jakin da Poloniako gobernuak bi historialari ospetsu zigortu dituela Holokaustoaren inguruan egindako ikerketengatik. Askatasun intelektualerako bide arriskutsua da hau.
  • Historia garaikidearen garairik ilunenak ikertzeko askatasuna defendatzen dugu, hamarkadetan zehar botere-baliabideak erabili zituztenek iturri historikoak ezkutatu eta suntsitzeagatik nahiko zaildua.
  • Gizarteak 1936an matxinatuen indarkeria nola sortu zen eta indarkeria horren arduradunak nortzu izan ziren jakiteko eskubidea defendatzen dugu.
  • Horregatik guztiagatik, espero dugu kereila kriminal hori kentzea edo, bestela, ezestea


El manifiesto se ha difundido en universidades y centros de investigación de todo el Estado para la recogida de adhesiones. Numerosas personas y entidades memorialistas, tanto en Navarra como en otros territorios, han solicitado mostrar su adhesión.

Para adherirse al manifiesto, se ha habilitado la cuenta de correo manifiestojudicializacion@gmail.com

Las adhesiones se publicarán periódicamente en este sitio web.